Orbela Aterpetxea
Nafarroako mendialdeko herriko ostatu tradizionala, Beintzako herrigunean kokaturik. Aterpetxeko funtzioamendua 1990 urtean hasi zen. Aipatzekoak dira bere giro lasaia, klientearekiko tratu zuzena eta etxeko sukaldaritza profesionala. Talde txikientzako (lagunak, familiak, eskolak, aisiarako eta kirol taldeak…) eta naturzale eta mendizaleentzat egokia, hemen inguru ezin hobea aurkituko baitute. Kokapena ikusi
Instalazioak
Logelak
Edukiera:
42 plaza, 5 logelatan banaturik, komuna konpartituen unitatea (4 dutxa, 3 komuna eta 7 konketa-lababo) eta komuna irisgarri osoa.
LEURTZA - 14 plaza 1,35 metro zabaleko literak |
LEZEALDE - 10 plaza 1,35 metro zabaleko literak |
||
LABAIEN - 10 plaza |
GARTZELA - 4 plaza |
BEINTZA - 4 plaza |
Oharra: logelak ez dira talde ezberdinen artean konpartitzen.
Jantokia
Jantokia:
2 jantoki (30 eta 30 lagunentzako), horietako bat lurreko suarekin, eta ostatu zerbitzua.
Egongelak - Boulder
Egongelak - Boulder:
Egongela bat eta egongela balioaniztuna, errokodromo horizontalarekin ekipatua (boulder).