Espeleo
Lezealde kobazuloa
Beintza-Labaiengo herritik gertu kokaturik, Lezealde kobazuloa (euskaraz, “leze” edo sarrera bertikaleko zuloen lekua), kareharriaren kartstifikazio prozesuaren adibide interesgarria da, bertan abentura eta ingurunearen ezaguerak uztartzen direlarik.
Zailtasuna: erreza (espeleo horizontala)
Iraupena: 4 ordu (2 ordu lezean)
Azalpena:
Jarduera Beintzako Aterpetxean hasten da, materiala banatu eta karstifikazioari buruzko azalpen labur batekin. Gero, kobazulorako bidean, Sarasolako urjauzia bisitatzen da, ura lur azpian filtrazio prozesua aztertuz. Kobazuloko sarrerara ailegatu eta 250 metroko progresio horizontala hasten da, bertan 3 pasu “zail” gainditu behar direla: jeitsiera irristakor bat, 6 metroko pasu estua eta sokaz ekipatutako beste 3 metroko igoera. Bukaeran, gela nagusir aurkitzen da: 12 metro altuerako gela ederra, formazio ikusgarriak gordetzen dituena (estalaktitak, kortinak, zutabeak, putzuak edo bainerak…). Itzulia bide beretik, guztira 4 ordutako jarduera osatuz (horietatik 2 ordu lezearen barruan).
Beharrezko materiala:
Partehartzaileei kasko homologatua eta buruko argia ematen zaizkie. Zikintzeko arropa erresistentea (pasu estuak) ekartzea aholkatzen da.
Progresioa eta oharrak:
Kobazuloko formazioak bere osotasunean mantendu eta bertako balio naturalak errespetatu asmoz, jarduera ibilbide zehatz batetik garatzen da, partehartzaileak aldez aurretik oharturik.
Partehartzaileen kopurua:
Gutxienez, 5 lagun; gehienez, 15 lagun. Gutxieneko adina: 12 urte (gurasoek lagundutako txikiagoak, aurretik kontsultatu). Abiapuntua: Beintza-Labaien, Beintzako Aterpetxea (ordua, zehaztekoa